Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/06/20, 17:30
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2022/2023 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo du. Jon Lavín publizista izango da aurtengo aitabitxia; eta urtero bezala parte hartuko du aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.
Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Martxel Larraza Indaburu, Kazetaritzako Graduan; Nagore Muriel Letamendi, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan; Ander Elordui Somarriba, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan; Paula Calcedo Roda, Soziologiako Graduan, eta Ander Loyola Sergio, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan.
Promozio horretan 278 ikaslek amaitu dituzte ikasketak. Graduka horrela daude banatuta:
- Kazetaritzako Graduko 42. promozioa: 80 ikasle
- Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 42. promozioa: 61 ikasle
- Soziologiako Graduko 31. promozioa: 23 ikasle
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 31. promozioa: 41 ikasle
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 25. promozioa: 73 ikasle
Gainera, Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatuko zaizkie:
- Martxel Larraza Indaburu, BERRIAko 3.go GRAL Kazetaritza Saria
- Paula Martínez Sevilla, Soziologiako eta Zientzia Politikoko Euskal Elkartearen GRALen 6. Saria
- Ana Lee Urrutia Gonzales, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 2.go GRAL Saria.
- Cristina Belaunde Pombo, Komunikazio Zuzendarien Elkartearen, Iparraldeko Ordezkaritzaren 1.go DIRCOM Saria.
Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:
- Eva Ferreira García, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
-
Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaria
- Ana Irene del Valle Loroño Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
- Jon Lavín, Publizista eta graduazio-ekitaldiko aitabitxia