euskaraespañol

Eguneko irudia

Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra: Erronka Berriak

  • Albisteak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/11/07 Noiz arte: 2018/11/09, 18:00 - 17:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena (1948-2018) dela eta azaroaren 7tik 9ra bitartean ‘Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra: Erronka Berriak’ jardunaldia egingo da Euskalduna Jauregian. Batzarraren asmoa giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen garapenaren balantzea egitea da, gaur bizi duen diagnostikoa egin eta bere etorkizunaz hausnarketa egin nahi du.

Hasiera ekitaldian izango dira:

  • Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusia
  • Manuel Lezertua, arartekoa
  • Nekane Balluerka,  UPV/EHUko errektorea
  • Jon Mirena Landa, Zuzenbide Penaleko Katedraduna eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako Zuzendaria. UPV/EHU.

Informazio guztia: https://humanrightscongress.org/eu/