Nazio Batuetako errelatore Pedro Arrojo, UPV/EHUk antolatutako Giza Eskubideen Adierazpenaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/12/14, 18:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
"Pertsona guztiak aske jaiotzen gara", horrela hasten da duintasunari, berdintasunaren edertasunari, mugarik gabeko errespetuari, askotariko mundu bati egindako kantua. Artikulu bakoitzak mundu berri batetiko konpromiso bat du, non inor ez den atzean geratzen, non izaki bakoitza baloratua den. Bizitzeko eskubidea, askatasunerako eskubidea, segurtasunerako eskubidea, adierazteko eskubidea, sinesteko eskubidea, maitatzeko eskubidea, amesteko eskubidea, bilatzeko eskubidea, aurkitzeko eskubidea.
Euskal Herriko Unibertsitatetik espero dugu egun hartako argiak irautea eta eskubideek argitzea beti gure ekintzak. 75 urte. Aparteko dokumentu baten urteurrena: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Bere ondarea, gure eskuetan.
Programa:
- Ongietorria
Eva Ferreira. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea - Hitzaldia
Pedro Arrojo, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazio Batuetako errelatore berezia - Elkarrizketa
Pedro Arrojo, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazio Batuetako errelatore berezia
Jon Mirena Landa, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UPV/EHUko UNESCO Katedraren zuzendaria
Moderatzailea: Maitena Salinas, Giza Eskubidetan aditua den kazetaria. - Kontzertu berezia: Audience musika taldea izango da soinu bandaren arduraduna.
Plaza mugatuak edukiera bete arte