euskaraespañol

Eguneko irudia

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/24, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 24an, 11.00ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletako Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2020-2024) XXII promozioko graduazio ekitaldia egingo da.

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusako errektoreorde Agustin Erkizia Olaizola eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta Astiazaran ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Mª Victoria Urruzola Esnaola UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak ‘El miedo escénico en la sociedad actual’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Halaber, ekitaldian Mercedes Salazar Dulantok eta Iñaki Iturain Azpirozek 4. mailako ikasleen ordezkari gisa parte hartuko dute ere.

*Ekitaldiari amaiera emango dio aipatutako zentroaren sarreran 12:00ak aldera egingo den taldeko argazkiak.

Egitaraua

  • Ekitaldiaren hasiera. Gipuzkoako Campuseko abesbatza.
  • Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendariaren agerraldia.
  • Ikasgai magistrala: ‘El miedo escénico en la sociedad actual’.
  • 4. mailako ikasleen ordezkari gisa ikasleen agerraldia.
  • XXII. promozioari diploma banaketa.
  • Ekitaldiaren amaiera. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Ekitaldiaren itxiera. Gipuzkoako Campuseko abesbatza.