Gasteizko, Irungo eta Santurtziko ikasleak gailendu dira III. Kristalizazio Lehiaketan
Maketa ikusgarriak erakutsi dituzten 29 zentrok parte hartu dute
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/14
Iragan ostiralean burutu zen Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketara Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ehunka lagun hurbildu ziren Leioako Areto Nagusira III. Kristalizazio Lehiaketan parte hartzeko.
Edizio honetan 29 zentrok parte hartu dute, eta tamaina eta kolore askotariko kristalez osatutako maketa ikusgarriak erakutsi zituzten, besteak beste, ozeanoak, sumendiak eta ilargiko paisaiak imitatuz. Gazteizko Koldo Mitxelena BHI, Irungo Pio Baroja BHI eta Santurtziko Kantauri BHIko ikasleak gailendu dira Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketan
Zentro bakoitza ordezkatuz hiru ikaslek osatutako taldeak parte hartu zuten, eta irakaslearekin batera aritu. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztu zuten eta gainera, formatu zientifikoa zuen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu behar izan zituzten.
UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 29 zentrok parte hartu dute eta 1.200 partaide izan ditu orotara.
Saritutako zentroen zerrenda:
- 1º saria: IES Koldo Mitxelena BHI (Vitoria-Gasteiz)
- 2º saria: IES Pio Baroja BHI (Irun, Gipuzkoa)
- 3º saria: IES Kantauri BHI (Santurtzi, Bizkaia)
- Bozketa popularra: Colegio Calasancio (Bilbao)
- Antolatzaileek ematen duten sari berezia: Azkorri Ikastetxea (Getxo, Bizkaia)
- Sari berezia bideo onenari: Franciscanas de Montpellier Ikastetxea (Valle de Trápaga-Trapagaran)
- Sari berezia kristal onenari: Colegio Calasancio (Bilbao)
- Sari berezia kristalen muntaia onenari: IES Txurdinaga Behekoa BHI (Bilbao)
- Sari berezia poster onenari: San Vicente de Paul Ikastetxea (Barakaldo, Bizkaia)
- Sari berezia zehaztasun zientifiko onenari: Bera Kruz Ikastola (Markina-Xemein; Bizkaia)
- Sari berezia gogo handiena erakutsi duen taldeari: Anoeta Herri Ikastola (Anoeta, Gipuzkoa)