euskaraespañol

Jardunaldia

Gaixotasun arraroen inguruko jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/12/02, 16:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, abenduaren 2an, 16:30etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko baitakoa den  INKLUNI ikerketa-taldeak ‘Gizarte-hezkuntza eta osasun SAREA: gaixotasun arraroak dituzten ume eta euren familiei erantzuten’ jardunaldia antolatu du.

Jardueraren helburuak honakoak dira: batetik, gizarte-hezkuntza eta osasun SAREA: gaixotasun arraroak dituzten eskola-etapako pertsonen eta haien familien beharrei erantzuteko elkarlaneko kultura sendotzen ikerketa proiektuaren inguruko emaitzak komunitatearekin partekatzea; bestetik, gaixotasun arraroak dituzten norbanako zein haien familien egunerokoan jardunean ari diren osasun-, hezkuntza- eta gizarte-sareko profesional desberdinekin, 6 urtetik aurrera modu koordinatuan jarduteko gida lerroen funtsezko elementuei buruz hausnartzea eta aurrera begirako ikuspegiak lantzea modu partekatuan; eta azkenik, Ikerketaren testuinguruan jasotako gogoeta, ebidentzia eta proposamenak erakundeei eta gizarteari zabaltzea, inklusioaren aurrerabideak finkatzeko.

INKLUNI ikerketa-taldeak urteak daramatza gaixotasun arraroak dituzten pertsonen inguruan bere ikerketa lerroa garatzen eta bide batez egoera hau bizi duten norbanakoei laguntzen, honela, giza talde horren eta bere familien beharrei erantzuten saiatu diren hainbat proiektu sustatu ditu. Jardunaldi hau egiteko arrazoia proiektu berri bat aurkeztea da, non gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabeen arretari dagokionean gakoak diren eremuak bilduz,  gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arloko koordinazioa bultzatzea helburu duena.

PROGRAMA

16:30-17:00 Jardunaldiaren irekiera ofiziala.

Zuriñe Gaintza Jauregi eta Igone Arostegui. Inkluni Ikerketa Taldea

Jonatan García Rabadán. Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanordea.

Mikel Juaristi Izagirre. Eusko Jaurlaritzako Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

17:00-18:30 World Coffee.

Arreta goiztiarraren ondoren, inklusioaren bidean, diziplinarteko sare koordinatuak sortzearen inguruko gakoak arakatzen

18:30-19:00 Atsedenaldia 

19:00 Bateratze ariketa: Sarean lan egiteko norabide berriak finkatzen

19:40 Jardunaldiaren sintesia - Visual Thinking estrategiaren bitartez

19:50-20:00 Jardunaldiaren itxiera eta agurra.