euskaraespañol

Eguneko irudia

Gaixotasun arraroen inguruko jardunaldia

Noiz eta non

2022/11/29, 16:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 29an, 16:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko baitakoa den  INKLUNI ikerketa-taldeak ‘Profesional eta familien arteko jardunaldi zientifikoa Gizarte-osasuneko eta hezkuntza eremuko koordinazioa: gaixotasun arraroak dituzten seme alaben familien bizi-kalitatea hobetzeko’ jardunaldia antolatu du.

Topaketan Noah Higón Bellver, zazpi gaixotasun arraro dituen gazteak parte hartuko du. Hau abokatua da eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eskubideen aldeko aktibista.

INKLUNI ikerketa-taldeak urteak daramatza gaixotasun arraroak dituzten pertsonen inguruan bere ikerketa lerroa garatzen eta bide batez egoera hau bizi duten norbanakoei laguntzen, honela, giza talde horren eta bere familien beharrei erantzuten saiatu diren hainbat proiektu sustatu ditu. Jardunaldi hau egiteko arrazoia proiektu berri bat aurkeztea da, non gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabeen arretari dagokionean gakoak diren eremuak bilduz,  gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arloko koordinazioa bultzatzea helburu duena.

*Izena-emateko: https://forms.gle/cmd7GDz1X49cBrSRA