UPV/EHUk hedabideen eta Interneten kontzentrazioa aztertuko du nazioarteko proiektu batean
Talde teknologiko boteretsuenek –Google, Apple, Facebook Amazon eta Microsoft (GAFM)– industria kulturaletan, telekomunikazioetan eta Interneten duten eragina ikertuko dute
- Ikerketa
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/25
Hedabideen sektorean eta Interneten dagoen enpresen kontzentrazioa zehazteko asmoz, munduko 40 unibertsitatek baino gehiagok nazioarteko ikerlan bat abiarazi dute. Espainiako taldean buru dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea eta Jaume I.a Unibertsitatea.
Carletongo Unibertsitateko (Kanada) Dwayne Wynseck katedraduna da ikertzaile nagusia Global Media and Internet Concentration Project (GMICP) proiektuan, non ia 40 herrialdetako ikertzailek hartuko baitute parte. Gainera, 2 milioi dolarretik gorako finantzaketa izango du. Espainiako taldea Jaume I.a Unibertsitateko Jessica Izquierdo Castillo eta UPV/EHUko Juan Carlos Miguel de Bustos irakasleen ardurapean dago.
GMICP egitasmoak aztertuko du hedabideen eta teknologia konpainiek zer-nolako lotura duten kapitalismoarekin eta gizartearekin. Horretarako, hedabide enpresek eta Internetekoek 2021-2028 aldian izango duten bilakaerari erreparatuko dio. Lortzen dituzten emaitzak batuko dituzte aurreko proiektu batekoekin, hedabideen ekonomiaren 40 urtetik gorako bilakaeraren erregistroa izateko.
Interneten eta plataforma digitalen sorreraren eta mundu mailako hedapen masiboaren eraginez, k eragin digute jakin beharra hedabide industriak, banaka edo taldean, denborak aurrera egin ahala gehiago edo gutxiago kontzentratzen diren.
Talde teknologikoen (...) eragina handitu ahala, Interneteko protokolo ireki eta erkideak ordeztu dituzte enpresa handi horien arauek.
Talde teknologikoen (Google, Apple, Facebook Amazon, Microsoft, Baidu, Alibaba eta Tencent) edo streaming plataformen (Netflix, kasu) eragina handitu ahala, Interneteko protokolo ireki eta erkideak ordeztu dituzte enpresa handi horien arauek. Aldi berean, hazi egin da hedabide taldeen Internetekiko mendekotasuna. Ondorioz, arriskuan dago beren autonomia. Hala, aldaketa horien eraginez, litekeena da joko arauak aldatzea: nork esan edo egin dezakeen zerbait, nori edo norentzat, eta zer baldintzatan. Hala nola, prozesuaren onuradunak, Interneterako sarbidea gertatzen denetik, sortzen diren datuak, pribatutasunaren babesa edota nor izan ahalko den berritzailea, nork izango duen arrakasta eta nork egingo duen porrot. Horrek guztiak ondorio sakonak ditu egungo gizarteen egunerokoan, ekonomian eta demokrazian.
Gai sinple baina sakon horrek bultzatu ditu unibertsitateetako ikertzaileak fenomenoa aztertzera mundu osoko herrialdeetan, Kanadan zein Zeelanda Berrian. Espainian, Jaume I.a Unibertsitateko Jessica Izquierdo Castillo irakaslea eta Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Juan Carlos Miguel de Bustos irakaslea arduratuko dira ikerketaz.
Miguel de Bustosek azaldu duenez, kontzentrazioa gero eta handiagoa da kultur industrietan eta hedabideetan, are gehiago GAFAMek parte hartzen duten jardueretan. Gainera, kontzentrazioa gero eta globalagoa da. Eta talde batek lotutako jarduera ugari barne hartzen dituela aintzat hartuz gero –oro har, konbergentzia deitzen dena–, aipatutako taldeen mugimendu estrategikoak beste tresna batzuekin aztertzeko beharra agertzen da, baita merkatuaren boterea kontuan hartzekoa eta kontzentrazioa ikertzekoa ere, asmatzeko dauden metodologia eta kalkulu oinarrien arabera.
Izquierdo Castillok, bestalde, adierazi du egun hedabide eta Internet enpresen arteko lotura gero eta handiagoa dela. Horrenbestez, GAFAM talde teknologikoek (Google, Amazon, Facebook, Apple eta Microsoft) gero eta interes gehiago dituzte hedabideetan, eta hedabideek mendekotasun handiagoa dute teknologikoekiko. Miguel de Bustosen iritziz, erabateko iraultza da, aipatutako taldeen mugimendu estrategikoak tresna berriekin aldatzeko beharra sortzen duelako, baita merkatuaren boterea kontuan hartzekoa eta kontzentrazioa ikertzekoa ere, asmatzeko dauden metodologia eta kalkulu oinarrien arabera.
Egitasmoak emango duen informazioa oso baliotsua izango da mundu osoko ikertzaileek eta interesa duten erakunde publiko eta pribatuek munduko hedabideen eta Interneten merkatua aztertu ahal izateko, kontzentrazioa handitzen edo txikitzen ari den jakiteko eta, horrekin, gizarte digitaletako demokrazia arriskuan dagoen.
Jessica Izquierdo Castillo irakasle titularra da Jaume I.a Unibertsitateko Komunikazio Zientzien sailean eta Hedabideetako Edukien eta Plataformen Behatokia (OBCOP) ikertaldea zuzentzen du. Horren lan ildo nagusiak konbergentzia digitalaren aroko hedabideen ekosistema, egitura eta edukiak aztertzearekin lotuta daude. Komunikazio sistemaren egitura eta eduki mediatikoen programazioa irakasten ditu. Irakasle gonbidatua izan da hainbat herrialdetan. Bere ikerketa-ildo nagusietako bat hedabide egituren, negozio ereduen eta telebista publikoaren eraldaketari buruzkoa da.
Juan Carlos Miguel de Bustos: Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da, eta industria kulturalen alderdi ekonomikoei buruzko eskolak ematen ditu (Komunikazio sistemaren egitura). UPV/EHUko hainbat sailetako doktorego ikastaroetan parte hartzen du. Hainbat herrialdetan, doktorego ikastaroetan eta master ikastaroetan irakasle gonbidatua da. Komunikazio taldeen eta telebista publikoaren egiturazko aldaketei buruzko azterlanak eta argitalpenak egin ditu. Duela zenbait urtetik, GAFAMi (Google, Amazon, Facebook, Apple eta Microsoft) buruz ikertzen aritu da: lehia, pribatutasuna eta edukiak.