euskaraespañol

G-9 Taldeko Liburutegietako Jardunbide Egokiei buruzko V. Jardunaldietan unibertsitateko espazio horien birdiseinua dute aztergai

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/27

Unibertsitateen G-9 Taldeko (G9) liburutegietako profesionalen talde argazkia. | Argazkia: NUP.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako Espazio eta Erabiltzaileei buruzko Jardunbide Egokien gaineko V. Jardunaldietan ari dira parte hartzen Unibertsitateen G-9 Taldeko (G9) liburutegietako profesionalak. Topaketa atzo, osteguna, irailak 26, hasi zen Iruñean, eta gaur, irailak 27, amaituko da. Berrogeita hamar parte-hartzaileek ezagutzak partekatu eta estrategiak garatuko dituzte, espazioak birdiseinatzea ahalbidetuko dutenak isiltasuna ikaskuntza aktiboarekin, sozializazioarekin eta gizarteratzearekin orekatzeko laborategiak, lantegiak eta sorkuntzarako lekuak jarrita.

“Espazio irekiak, espazio biziak”[1] leloarekin, jardunaldiak erreferentzia bihurtu dira unibertsitateko liburutegien kudeaketari buruzko esperientzien trukean eta gogoetan. Nafarroako jardunaldiek jarraitzen diote aurreko edizioetan Jarandilla de la Vegan (Cáceres), Jakan (Huesca), Almagron (Ciudad Real) eta Miereses (Asturias) hasitako bideari.

Liburutegiko esperientzia berritzaileak

Atzo, osteguna, arratsaldean eman zitzaion hasiera programari “Arquitectura de la biblioteca: una oportunidad para transformar el modelo de servicio” hasierako hitzaldiarekin. Ignasi Bonet Peitx Bartzelonako Diputazioko Liburutegien Zerbitzuko Ekipamenduen Ataleko buruak eman zuen hitzaldia. Jardunaldian, zenbait komunikazio eta poster aurkeztu ziren unibertsitateetako liburutegietako espazioen kudeaketan berritzaileak diren esperientziak aztertu zituztenak, hala nola Zaragozakoa (Utiliteca o biblioteca de las cosas), Gaztela-Mantxakoa (biblioteca violeta de la Facultad de Educación de Ciudad Real, como lugar de igualdad) edo Nafarroako Unibertsitate Publikokoa (Rockoteca o espacio dedicado al rock).

Gaurko jarduerak Burlatan egin dira (Iruñetik gertu), eta horien artean lan-mahaiak eta eztabaidak zeuden, liburutegietako zerbitzuak unibertsitateko komunitatearen erabilera eta eskari berrietara egokitzeari buruzkoak.  Aztergai izan dira liburutegiak sorkuntzarako leku bihurtzea, erabiltzaileen ohituren bilakaera eta liburuzainek aldaketa prozesu horretan duten zeregina.

Unibertsitateen G-9 Taldea

Unibertsitateen G-9 Taldea 1997an sortutako elkarte bat da, eta beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatzen dute, zehazki hauek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea eta Murtziako Unibertsitatea, zeina entitate laguntzailea baita.