Futbola, zientzia laborategia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/10/08, 19:00 - 00:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen ari den “Zientziateka” ekitaldiaren barruan antolatutako “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloaren bigarren jardunaldia ospatuko da urriaren 8an.
Bertan, Kiko Llanerasek “Fútbol, periódicos y estadísticas” (Futbola, egunkariak eta estatistikak) delako gaiari helduko dio. Datuen zientzia eta bistaratzearen arloko kontsultore bezala lan egiten duen Sistemen Ingeniaritza eta Automatikan doktoreak El País egunkarian futbolaz eta estatistikaz idazten bildu duen esperientzia pertsonalaz hitz egingo du. Hitzaldi honen bitartez, egunkarietan iragarpenak edo ausazko probabilitateak ematea egokia den ala ez argitzen saiatuko da.
“Futbola, zientzia laborategia” zikloa Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) lankidetzaz.
Informazio gehiago Zientzia Kaiera blogean