Fotovoz Bilbao erakusketaren eta Hiritar-Proiektuaren ondorioen aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/07/04, 18:00 - 00:00
Deskribapena
Fotovoz Bilbao: Hiritar-proiektua: Elikadura ingurunearen eragina osasunean erakusketak biltzen ditu Deustu, Uribarri eta San Frantzisko auzokideek egindako argazkiak. Elikadurari eta osasun publikoari buruzko irudien erakusketa uztailaren 12ra arte irekita egongo da Bizkaia Aretoan.
Argazki-erakusketaren gainera, ekitaldian, UPV/EHUko Erizaintza eta Osasuna Sustatzeko Ikerketa-taldeak zuzendutako proiektuaren ondorioak eta gomendioak aurkeztuko dira. Auzo batentzat osasun publikoetarako estrategia egokiak proposatzea eta garatzea ditu helburu ekimenak, elikadura hobetzeko.
UPV/EHUko ikerketa-taldearekin batera, erakunde hauek ere elkarlanean ari izan dira: Bilboko Auzoko Elkarteen Federazioa, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetza eta, gainera, ikerketan parte hartu duten auzokideak.