euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa

Noiz eta non

2023/04/27, 15:00 - 19:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 27, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ospatuko da Ignacio Mª Barriola Zentroaren hirugarren solairuan (Elhuyar plaza, 1. Donostia). UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik bigarrena izango da, Bizkaiaren ostean. Ondoren, maiatzaren 3an, Araban azkena egingo da, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua.

Foroen helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du.

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan 33 enpresak eta 3 erakunde publikok (Lanbide, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia Sustapena) hartuko dute parte, eta 150 lan eskaintza inguru egongo/argitaratu dira. Horretaz gain, 34 stand antolatuta daude eta ekitaldian bi motatako jarduerak egingo dira: batetik, 21 enpresaren aurkezpenak; eta, bestetik, modu irekian bertaratzen diren ikasleekin zein tituludunekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Programa ongietorria emateko ekitaldi batekin hasiko da, 15:00etan, Fernando Tapia, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordearekin. Geroago, 15:15etik aurrera, Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktuak emango dira eta, 16:00etan, enpresen aurkezpenak sektoreka hasiko dira. Era berean, zenbait hitzaldi eskainiko dira ere: ‘Europako Erakundeetako aukera profesionalak’ (Endika Bengoetxea - Research Programme Manager European Commission, European Research Council), ‘Gipuzkoako Foru Aldundian aukera profesionalak’ (Josu Agirre eta Aitor Leturiondo - Araubide Juridikoa eta Pertsonen Kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundia), eta ‘Donostia Sustapenak eskaintzen dituen laguntzak’ (Alazne Arocena Uranga - Berrikuntza eta Lehiatzeko Gaitasuna Donostiako Sustapena).