euskaraespañol

Eguneko irudia

Formula Student monoplazaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/07/06, 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Formula Student Vitoria Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 40 ikasle unibertsitariok osatutako lehiaketa taldeak, uztailaren 6an, ostegunez, 11:00etan, Arabako hiriburuko Foruen Plazan aurkeztuko du taldearen monoplaza, Formula Student motorsport formatuko hainbat probatan parte hartuko duena.

Bertan izango dira Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Jon Urresti Vital Fundazioetako presidentea.