Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Formula Student Bizkaiak bere ibilgailu berria aurkezten du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/05/05, 17:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzaren 5ean, 17: 30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak FSB2022 eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztuko du. Ibilgailu % 100 elektriko hori Silverstonen (Britainia Handian) eta Montmelon (Bartzelonan) lehiatuko da uda honetan.
Ibilgailu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan eraikitzen den hamaseigarren modeloa da, eta hezkuntza proiektu horrek azken urteotan egin duen jauzi teknologikorik handiena aurkezten du: Teknologia berritzailea du gurpiletan, prestazio handiko motorra baitu ibilgailuaren gurpil bakoitzean; horri ezker, lehiaketa horietan baimentzen den gehienezko potentzia lor dezake.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako 86 ikaslek eta 3 irakaslek osatzen dute Formula Student Bizkaia proiektua. Formula Student ekitaldiak nazioarteko unibertsitate-ikasle garrantzitsuenen arteko ingeniaritza-lehiaketatzat hartzen dira, eta mundu osoko 100 taldetako 3.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte.
Ekitaldian izango dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
- Xabier Otxandiano, Bilboko udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritzaeta Enpleguko Zinegotzia.
- Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko sailaren foru diputatua
- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.