euskaraespañol

Aurkezpena

Formula Student Gasteiz erakustaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/25, 18:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriaren 25ean, ostiralarekin, 18:00etan, Bizkor EV03 ibilgailua erakutsiko da Vitoria-Gasteizko Espainia Plazan. Ekitaldi hau ilusioz beteriko denboraldiari hasiera emateko antolatzen da, datorren urterako monoplaza zerotik eraiki behar baita arautegi berrira egokituz.

Formula Student Gasteiz (FSG) proiektuak uztartu egiten ditu ikasleek modu autonomoan eta autodidaktan goi-teknologiako plaza bakarrekoa planifikatu, diseinatu eta fabrikatzeko faseak, eta tokiko industriako eragileekin oso lankidetza estuan lan egiten du, ikaskuntza oso praktikoa lortzeko eta etorkizunean ingeniaritzaren hainbat arlotan aplikatuko diren berrikuntzak garatu ahal izateko. Lehiaketa taldea unibertsitateko 60 ikaslek osatzen dute, eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan du egoitza. Formula Student Gasteiz taldearen monoplaza elektrikoa da Bizkor EV03.

Amaitu berri den denboraldian lehiatutakoa deskribatu ondoren, denboraldi berrirako helburuak azalduko dira eta, azkenik, autoak erakustaldi txiki bat egingo du ospakizunari amaiera emateko.