-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak FSB2023 eserleku bakarreko ibilgailu elektriko berria aurkeztuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/06/15, 17:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/45137687/fstudent-2022.jpg/d5bc2546-9075-1602-5873-fd1b21023ec1?t=1686737892639)
Deskribapena
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak bere FSB2023 eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztuko du ostegunean, ekainak 15ean, 17:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Guztiz elektrikoa den ibilgailua Silverstoneko (Britainia Handia) eta Katalunia-Bartzelonako zirkuituetan lehiatuko da uda honetan.
Eserleku bakarreko ibilgailu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan eraiki den hamazazpigarren modeloa da, eta eboluzionatu egin du aurreko denboraldiko eserleku bakarreko ibilgailuarekin alderatuta. Ibilgailu hau trakzio integrala duen auto bat da eta gurpil bakoitzean motor bat dauka potentzia gurpiletan modu eraginkor batean banatzeko. Ikasleek berek fabrikatzen dituzten eserleku bakarreko ibilgailuak, beraz, duten ezagutza guztia frogatu behar dute.
60 ikaslek eta 3 irakaslek osatzen dute Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektua. Formula Student ekitaldiak unibertsitateko ikasleen arteko mundu mailako ingeniaritza lehiaketa garrantzitsuenak dira, eta mundu osoko 100 taldetako 3.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte.
Inaugurazio ekitaldian honakoek hartuko dute parte:
- Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.
- Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia eta Bilbao Ekintzaren zuzendaria.
- Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio eta Enpresetako zuzendariorde nagusia.