Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzaren 13,022 da gutxieneko notarik altuena UPV/EHUren lehen deialdian
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/16
Euskal Herriko Unibertsitateak hasi du gaur 2018/2019 ikasturtean graduko ikasketetan sartuko diren ikasle berrien matrikulazioa. Hain zuzen ere, astelehen honetatik ostegunera arte, lehen deialdian deitutako pertsonak UPV/EHUra bertaratuko dira beren matrikula gauzatzeko. Lehen ordenatze horretan, hauexek izan dira gutxieneko notarik altuena izan duten hogei graduak:
- Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 13,022
- Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua 12,657
- Medikuntza 12,407
- Fisika 12,328
- Bioteknologia 12,253
- Odontologia 11,908
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako
eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza 11,641 - Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta
Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza 11,537 - Matematika 11,410
- Fisioterapia 11,392
- Ingeniaritza Elektronikoa 11,355
- Erizaintza (Bizkaia) 11,150
- Biologia 11,084
- tzulpengintza eta Interpretazioa 11,001
- Erizaintza (Vitoria-Gasteiz, ikastegi atxikia) 10,945
- Erizaintza (Gipuzkoa) 10,924
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 10,760
- Automobilgintzaren Ingeniaritza 10,568
- Zuzenbidea (Bizkaia) 10,555
“Azpimarratzekoa da, momentu honetan, gutxieneko notarik onenak dituzten 20 titulazioen artean, bost jakintza arloetako graduak daudela. Halaber, nabarmendu ahal dugu gradu bikoitzek (Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
eta Zuzenbidea; eta Ingeniaritza Mekaniko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza) izan duten harrera bikaina, hala nola ezarritako azken graduen arrakasta (gradu bikoitzetako bat (Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza), datorren ikasturtean ematen hasiko dena, eta Automobilgintzaren Ingeniaritza, iaz hasi zena), biak sartu dira gehien eskatu diren graduen artean)”, adierazi du Araceli Garinek, Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak.
(Física e Ingeniería Electrónica que encabeza la lista; Administración y Dirección de Empresas + Derecho; e Ingeniería Mecánica e Ingeniería Electrónica Industrial y Automática, y, por otro, los dos últimos grados implantados (uno de los dobles grados (Ingeniería Mecánica e Ingeniería Electrónica Industrial y Automática, que comienza a impartirse este próximo curso), e Ingeniería en Automoción, que se inició el pasado curso),
Uztailean, besteak beste, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zutenak matrikulatzen dira. Oraindik matrikularako beste bi epe geratzen dira: bigarren deialdia uztailaren 23an izango da, eta hirugarrena uztailaren 26an. Bi deialdi horietan aurreko ordenazioan libre geratu diren plazak esleitzen dira. Geroago, irailean beste hiru deialdi egongo dira.
2018/2019 ikasturtean UPV/EHU 86 gradu eta 8.654 plaza eskainiko ditu. Plaza horiei gehitu behar zaizkie UPV/EHUri atxikitako hiru ikastegien hiru graduena (guztira, 230 plaza).
Informazio gehiago UPV/EHUren Sarbidean