euskaraespañol

Graduazio-ekitaldia

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/25, 16:30

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Francisco Vitoria Auditorioan egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko 2023-2024 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia.

Eva Ferreira García UPV/EHUko errektorea izango da ekitaldiko buru, eta Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia ere bertan izango da. Hauekin batera izango dira Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Elkargoen Kontseiluko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren Elkarteko idazkaria (ACTAE/EEZTE), Mª José Ibáñez Rozas, Euskadiko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko idazkaria (CODINE/EDINEO), Daniel de Luis Rabadán, IZE-Euskadi Ingurumen Elkarteko kidea, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Imanol Gonzalez Burguera irakasleak eskainitako hitzaldiaren ondoren, diplomak emango zaizkie espediente onena duten ikasle tituludunei eta gainerako ikasleei, bai eta UPV/EHU-Novaltia ikasgelak babestutako Farmazia fakultateko GrAL/MAL onenen sariak eta UPV/EHU i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelaren gaiarekin lotutako GrAL onenaren saria ere.