euskaraespañol

Eguneko irudia

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/30

Irudia

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioan egin da Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko 2022-2023 ikasturteko ikasle tituludunen graduazio ekitaldia.

Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea izan da ekitaldiaren buru eta lagun izan du bertan Miren Artaraz Miñon Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria. Beroriekin batera izan dira Juan Uriarte García-Borreguero, Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko presidentea; Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko (ACTAE/EEZTE) idazkaria; Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Herriko Dietista-Nutrizionisten Elkarteko (CODINE/EDINEO) idazkaria; Ibone Santos Ellacuria, IZE-Euskadi Ingurumen Elkarteko idazkaria, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Jabi Zabala Albizua irakasleak emandako hitzaldiaren ondoren, diplomak eman zaizkie espedienterik onena izan duten ikasleei, gainerako ikasle tituludunei eta Farmazia Fakultateko GRAL/MAL onenen sariak, UPV/EHU-Novaltia ikasgelak eta AMVISA Uraren Ikasgelak babestuak.

2022-23 ikasturtean 218 ikasle graduatu ziren titulazio desberdinetan: 112 Farmaziako graduan, 25 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 40 Ingurumen Zientzietako graduan eta 41 Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan. Bestalde, 28 ikaslek lortu zuten Elikagaien Kalitate eta Segurtasuneko masterra, 20k Auzitegiko Analisikoa, 6k Nutrizio eta Osasunekoa eta 5ek Enologia berritzailekoa.