euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/31

Ikasleak eta agintariak graduazio-ekitaldiaren ondoren
Ikasleak eta agintariak graduazio-ekitaldiaren ondoren | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioak jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko 2020-21 eta 2021-22 promozioetako ikasleen graduazio ekitaldia.

Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea izan zen ekitaldiaren buru eta Miren Artaraz Miñon Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria izan zuen lagun. Hauekin batera izan ziren Flavia Marina Erazo Presser, Euskadiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea; Mª Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko idazkaria; Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista eta Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko idazkaria, eta Daniel de Luis Rabadán, IZE-Euskadi Ingurumen Zientzialarien Elkarteko idazkaria, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Maite Maguregui Hernando irakasleak eskainitako hitzaldiaren ondoren, 2020-21 eta 2021-22 promozioetako aparteko sariak eta diplomak banatu zitzaizkien ikasle graduatuei.

2020-21 ikasturtean 258 ikasle graduatu ziren titulazio desberdinetan: 131 Farmaziako graduan, 35 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 39 Ingurumen Zientzietako graduan eta 53 Giza Nutrizioko eta Dietetikako graduan. Bestalde, 2021-22 ikasturtean 214 ikasle izan ziren: 121 Farmaziako graduan, 20 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 29 Ingurumen Zientzietako graduan eta 44 Giza Nutrizioko eta Dietetikako graduan.