euskaraespañol

Eguneko irudia

Zuzenbide Fakultateak 2017ko Zilarrezko Gehitu Saria jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/18

Juana Goizuetak saria jasotzerakoan. Argazkia: Gehitu

Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, Gehituk, 2017ko Zilarrezko Gehitu Saria eman dio UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateari. Gehitu elkarteko arduradunen arabera, Zuzenbide Fakultateak “babes irmoa eskaintzen du LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzen, bai gure mugen barnean, bai gure mugetatik kanpo; izan ere; Zuzenbideko eta Krimonologiako etorkizuneko profesionalak Giza Eskubideen defentsaren, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren alorrean hezitzen baititu”. Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoak jaso zuen saria.