euskaraespañol

Eguneko irudia

Ezagutza eta bertsoa batuko ditu berriz ere Bertsozientziak Euskararen Astean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/01, 18:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Itsasontzien aurkako orken erasoak, 2002an pandemia baten arriskuaz hitz egin zuen zientzialaria edo hizkuntzen edota emozioen arteko lotura bertsoetarako gai izango dira Euskararen Astearen harira antolatu den Bertsozientzia saioan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko KatedrakJakinduriek mundua erreko dau” izenburupean antolatutako saioak zientzia eta bertsolaritza batuko ditu beste behin ere. Berriz ere hiru zientzialarik jorratutako gaiak oinarritu hartuta bertsolari bik abestuko dute.

Gaiei dagokionez, Irati Diez Virto biologoa eta Zientzia Kaierako kolaboratzaileak azkenaldian gertatu diren itsasontzien aurkako orken erasoen inguruan hitz egingo du “Adimen artifiziala, bai zera… orken iraultza dator!” hitzaldian. Mikel Santesteban Insausti hizkuntzalari eta UPV/EHUko Ikertzaile Doktore Iraunkorrak, berriz, “Berdin emozionatzen gaituzte gure hizkuntza guztiek?” hitzaldian hizkuntzen eta emozioen loturan sakonduko du. Azkenik, Josu Lopez Gazpio Kimika doktore, irakasle eta zientzia-dibulgatzaileak “Iragana aztertu, geroa ulertzeko” hitzaldian Johan Hultin patologoaren ikerketaz hitz egingo du. Urte luzez 1918ko gripea aztertu ondoren, 2002an gizateriak pandemia bat jasango zuela esan zuen ikertzailea, hain zuzen ere.

Hiru gai horiei Miren Amurizak eta Andoni Egañak jarriko dizkiete bertsoak Kike Amonarrizek saioa gidatu eta, lehiaketa baten bitartez, bertaratutakoen jakinduria neurtzen duen bitartean. Bertsozientziaren edizio berria abenduaren batean, 18:30ean, egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.