euskaraespañol

Erakusketa: Marrazketa naturalari buruzko tailerra

Noiz eta non

Noiztik: 2024/06/04 Noiz arte: 2024/06/27

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ekainaren 4tik 27ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ’Marrazketa naturalari buruzko tailerra’ erakusketa antolatu da. Bertan, UPV/EHUko ikasleek zein langileek hartu dute parte. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoak antolatu du, Gipuzkoako Artisten Elkartearen laguntzarekin. Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 20:30era.

Marrazki naturaleko tailerreko ikasleek egindako marrazkien eta zirriborroen emaitza aurkezten du erakusketak. "Laneko errutina, funtsean, ordu erdiko teoria edo beroketa izan da, prestatzeko ariketa batzuen bidez, eta, ondoren, askotariko modeloak izan dira posatzen, betiere 30 eta 60 minutu arteko denbora mugatuarekin. Denbora horretan, marrazki horien kontzentrazioa eta arintasuna saritu dira. Tailer teoriko/praktikoan giza irudian egindako marrazketa naturalaren oinarriak landu dira, proportzioak eta teknika desberdinak ahokatzen, xehetasunak gehitzen edo konposizioetan itzalak eta argiak definitzen ikasita. Bere ikasketa erregularrekin batera, ikasle bakoitzak estilo propioa garatzen hasteko esperientzia izan du", azaldu du tailerreko irakasle Aitor Alvarezek.