Erakusketa: Hiperkontsumismoa remix-atzen
Noiz eta non
Noiztik: 2023/09/26 Noiz arte: 2023/10/20
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak ‘Hiperkontsumismoa remix-atzen’ erakusketa antolatu du, Pau Figueres Ortizek komisariatua. Erakusketan teknika mistoarekin egindako 90 marrazki inguru (arkatza, errotuladoreak, pinturak, papera eta kartoia) eta kartoiarekin, errotuladoreekin eta kolarekin egindako 15 eskulan txiki inguru daude. Aurkeztuko diren lanak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterran, practicumaren testuinguran Mundaizeko DBH 1., 2., 3. Mailako ikasleek egindakoak dira.
Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatu da eta irailaren 26tik urriaren 20era bitartean egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 09:00etatik 20:00era, astelehenetik ostiralera.
Sarrera librea da.
Erakusketaren komisarioak dio: “Ikusizko kultura eta sorkuntza-prozesu garaikideak (apropiazioa eta remix-a), arte-hezkuntzan ikaskuntzaegoerak sortzeko tresna oso baliagarriak dira, ikasleak arte garaikidera hurbiltzen eta haien espiritu kritikoa sustatzen baitute. Proposamen hau, batez ere, arte garaikidea pentsamendu kritikoa sustatzen duen tresna gisa, nerabeei hurbiltzeko estrategia hedonista baina kritiko bat bilatzean, garatzean eta praktikan jartzean oinarritzen da. Ikusizko kulturaren elementuak, bereziki, markak, logoak eta marketinaren mundutik datozen hainbat estimulu, remix-a (birnahasketa) bezalako sorkuntza prozesu garaikideen bitartez, ikasleak hiperkontsumismoa edo desazkunde bezalako kontzeptuei buruz eta, oro har, kapitalismoaren azken erronkei nola aurre egin nahi zaien hausnartzera bultzatzen dituzten ikaskuntza-egoerak sortzeko erabilgarriak dira. Erakusketa honen abiapuntua ikusizko unibertsoak eta herri-kulturak gaur egungo artearekin duten harremanean aurkitzen da. Harreman hori, batik bat, pop-art-etik gaur egungo sorkuntzaprozesu berrietara garatu izan da, apropiazioa eta remix-akin, non beste norbaitek sortutako kulturamateriala erabiltzeak sorkuntza-ekintza bat ere baita. Beraz, arte garaikidearekiko interesa pizteko estrategia berriak pedagogia kultural bateranzko biran oinarritzen dira, ikasleek beren eguneroko imajinarioaren unibertsoarekin (bideo-jokoak, multimedia-plataformak, musika, arropa, kirolak, eta oro har kontsumo-munduko imajinarioa) duten harremana aprobetxatuz.”