Erakusketa: Ilustrazioko pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian
Noiz eta non
Noiztik: 2021/11/16 Noiz arte: 2021/12/21
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Gure hirietako lehen berdeguneen eraikuntza euskal arkitekturaren garairik oparoenetako eta bateratuenetako batekin batera gertatu zen, hiria berpizteko unea, Ilustrazioaren aterkipean, XVIII. mendearen bigarren erditik XIX. mendearen lehenengora bitartean. Garai hartako proiektu batzuk biltzen dituen erakusketa, proiektu eraikiak, eraikiak baina aldatuak edo eraiki gabeak, UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikora iritsi da orain, azaroaren 16tik abenduaren 21era bitartean, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren esparruan. Sarrera irekia da eta ordutegia: 08:30 - 20:30 (astelehena-ostirala).
‘Ilustrazioko pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian' izenpean, eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak berak antolatuta, lehen hiri-berdegune horiek erakusten ditu, jatorrizko planoen, eskala handiko maketen eta argazkien bidez. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren arteko hitzarmenari esker egindako hiru urteko ikerketaren emaitzak aurkezten ditu erakusketak.