euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: Marteria

Noiz eta non

Noiztik: 2023/09/04 Noiz arte: 2023/09/21

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, 'Marteria' izeneko erakusketa dago ikusgai. Josef Luffiego artistaren olioak biltzen ditu erakusketak eta EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da. Erakusketa irailaren 4tik 21era egongo da zabalik, Txillardegi aretoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.

Sarrera librea da.

Erakusketaren egileak dio: “Naturan aldizka errepikatzen diren fenomeno asko daude: eguna eta gaua, urtaroak, ilargiaren zikloa, denboraren neurketa, etab. Gizakiok ere ekintzak errepikatzen ditugu gure bizi-jardueran: arnasa hartzea, behatzea, lan egitea, atseden hartzea, etab. Gertaera natural horiei buruz pentsatuz, itsasoan behatu dut olatuen mugimendu etengabe eta errepikakorra kostaldeko materia solidoarekin, arrokekin, topatzen dela. Ideia hori izan da erakusketa honetako margolanak sortzeko oinarria. Eta hortik eman diodan izenburua: MARTERIA. Lan guztiak murgilduta nagoen sormen-prozesu piktorikoa islatzen du, non mihisean aplikatzen ditudan trazuen errepikapena baloratzen dudan, pintura arrastoak uzten dituzten geruzak osatuz eta honek, aldi berean, ezkutuko kalitate piktorikoak ere azaleratzen ditu. Xehetasun etengabean eta infinituan unibertsoaren izugarritasuna dago. Eta xehetasunetan, gure munduak egoten jarraitzen du."