-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Euskal Mendizaletasunaren Historia’ erakusketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/05/10 Noiz arte: 2022/05/26
Kokapena
Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko unibertsitate pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) ‘Euskal Mendizaletasunaren Historia’ izeneko erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 26ra arte, Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioak antolatuta.
Aretoaren ordutegia 09:00etatik 20:00etarakoa izango da, eta erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 10ean izango da, astearteaz,18:30etan.
Inaugurazio horren atariko, bi hitzaldi antolatu dira hilaren 10erako, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan. Sarrera dohainekoa izango da, harik eta gela bete arte.
Hitzaldien ordutegia honako hau izango da:
- Goizez: 11.00-13.30
Hitzaldiak: Luix Mari Zulaika, Irati Anda, Aitor Pinedo Jauregui eta Jabi Baraizarra (Mendi Film Festival).
- Arratsaldez: 15.30-17.30
Mahai-ingurua Juanjo San Sebastián, Edurne Pasaban, Javo Alonso Aldama eta Alex Txikonekin. Moderatzailea: Aitor Elduaien.