euskaraespañol

Eguneko irudia

Metro Bilbaok bat egiten du UPV/EHUrekin eta BCAM Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroarekin Matematikaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan

Metro Bilbaok martxoan eta apirilean “Geometria Naturala” (Abando eta Basauri geltokiak) eta “Mundu hobeago baterako matematika” (Moyua eta Portugalete geltokiak) erakusketak hartuko ditu, Matematikaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen baitan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/12

Metro Bilbaoko eta UPV/EHUko ordezkarien bisita erakusketara

Gaur goizean Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea, José Antonio Lozano BCAMeko zuzendaria eta José Miguel Ortega eta Susana Palomino Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiaren Ondokoa eta Komunikazio eta Marketin Burua, hurrenez hurren, erakusketak ikusten egon dira, Pedro Alegría, Raúl Ibánez eta Marta Macho (2016ko Emakunde Saria) UPV/EHUko irakasle eta erakusketen antolatzaileekin.

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa/Basque Center for Applied Mathematics (BCAM, Metro Bilbao eta Bilboko Udala elkarlanean ari dira “Martxoa, matematikaren hilabetea” proiektuan eta jarduera ugari antolatu dituzte Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. 2019an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Pi Egun (3/14) ezagunarekin loturik.

Matematikaren Dibulgaziorako sareak ((DiMa) diseinatutako “Martxoa, matematikaren hilabetea” ekimena zabaltzeko da, matematika-komunitate osoaren laguntzarekin eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) babesarekin. Hau da aurtengo leloa: “Mundu hobeago baterako matematika”.

Besteak beste, bi erakusketa ibiltari jarriko dira Metro Bilbaoko lau geltokitan: “Geometria Naturala” eta “Mundu hobeago baterako matematika”.

“Geometria Naturala”

Lehena ikusi eta gozatzeko egongo da Abando geltokian martxo osoan, eta Basaurin apirilean. Matematika eta natura lotzen dituzten 13 argazki-panel dira. Bigarrena martxoan Moyuan eta hurrengo hilabetean Portugaleten egongo da. Matematikaren oraingo aplikazioei buruzko 10 panel dira.

“Mundu hobeago baterako matematika”

Hamar panelek osatzen dute, matematikak gure inguruan dituen gaur egungo aplikazioei buruzkoak, hainbat arlotan, hala nola industrian, ingeniaritzan, teknologian, osasunean, ekonomian eta kirolean.

Moyuako geltokian dago eta Portugaletera eramango dute apirilean.

Martxoaren 14an ospatuko den Matematikaren Nazioarteko Egunaren harira, Eva Ferreira UPV/EHUko Errektorea, José Antonio Lozano BCAMeko zuzendaria eta José Miguel Ortega eta Susana Palomino Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiaren Ondokoa eta Komunikazio eta Marketin Burua, Metro Bilbaoko erakusketak ikusten egon dira. Pedro Alegría, Raúl Ibánez eta Marta Macho (2016ko Emakunde Saria) UPV/EHUko irakasle eta erakusketen eta “Martxoa matematikaren hilabetea” proiektuaren jardueren antolatzaileek erakusketak zergatik, zertarako antolatu diren azaldu diete bisitariei, baita erakusketen edukia eta zientzia hori kulturaren baitako modura aurkeztearen garrantzia ere.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak azpimarratu du oso garrantzitsua dela “Matematikaren Nazioarteko Eguna” ospatzea. “Hizkuntza matematikoa ezezaguna eta urruna da jende askorentzat, baina gogoratu behar du hari esker sortu eta transmititzen dela zientzia. Gizarte modura matematikara hurbiltzean zientziara ere hurbiltzen gara. Aldi berean, hizkuntza matematikoa ezagutzea lagungarria zaigu egunerokoan, presente baitago arlo guztietan eta gure erabaki pertsonal asko eta askotan”.

Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroko zuzendari Jose Antonio Lozanok nabarmendu du “Matematika da edertasuna eta erabilgarritasuna naturaltasunik handienaz uztartzen dituen zientzia-diziplina”.

2016ko Emakunde Saria, Bilboko Ospetsua eta UPV/EHUko irakaslea den Marta Machok, martxoaren 8a igaro berri dela gogoratuz, adierazi du nahiko lukeela “horrelako erakusketak bereziki neskato eta neska gazteen inspirazio izan daitezen. Oso gai dira matematikan aritzeko; sinestea, konfiantza eta jakingura izatea eta lan egitea besterik ez dute behar. Ausartu “mateekin” jolastera!”.

Era berean, Metro Bilbaoren ordezkariek oso ondo iritzi diote bi erakusketak martxoan eta apirilean lau geltoki horietan egoteari, eta Metro Bilbao “berriro ere dibulgaziobide izateari, oraingoan matematikak gure egunerokoan duen garrantzia agerian uzteko”.