euskaraespañol

Erakusketa: “Ehunezko kartografiak. Istorioak josten munduko emakumeekin”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/03/07 Noiz arte: 2024/03/21, 08:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Ehunezko kartografiak josten. | Argazkia: Mitxi.

Deskribapena

Martxoaren 7an, osteguna, 13:00etan, UPV/EHUko Esperientzia Geletan (Banco España, 2. Bilbon) "Ehunezko kartografiak" erakusketa inauguratuko da. Baztertuak izan diren 26 herrialdetako emakumeen istorioak islatzen dituzten ehun- eta soinu-lanak biltzen ditu erakusketak. Proiektu global honetan emakumeen erakundeek parte hartzen dute, baita Haur Hezkuntzako Graduko eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko Psikodidaktikako masterreko ikasleek ere. Erakusketa martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Inaugurazio ekitaldian hainbat jarduera egingo dira proiektuan parte hartzen duten pertsonen artean. Kartografiak egiteko prozesua dagoeneko gauzatzen ari da unibertsitatean eta elkarteetan. Aldi berean, kartografiak egiteak berak sorrarazten dituen esperientziak audioan grabatzen ari dira eta erakusketan zehar entzun ahal izango dira. Gainera, inaugurazio egunean, talde batzuek kartografia propioak egingo dituzte bertan.

Proiektuan hainbat emakume-taldek parte hartu dute: IRSE Indartuz, ACCEM, Haziak, Elkarbanatuz, Gizakia, Goiztiri, Bizitegi, Caritas-Giltza, Zubietxe, Galdakaoko Erabide Emakume Elkartea eta Koloretxe, Zehar Errefuxiatuekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, EAPN Euskadiren babesarekin. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Haur Hezkuntzako Graduko eta Psikodidaktikako masterreko ikasleek ere parte hartzen dute.

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, erakusketak Bilbon lur hartu du berriro. Lehenengo erakusketan ikusgai zeuden kartografiak ere bertan izango dira, baita parte-hartzaileak ere.

Sarrera librea edukiera bete arte