euskaraespañol

‘Emakume surrealistak’ erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/10/15 Noiz arte: 2024/12/27

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Urriaren 15ean, orain dela 100 urte, André Bretonek ‘Surrealismoaren Lehen Manifestua’ argitaratu zuen, inkontzientearen, onirikoaren eta irrazionalaren esplorazioaren bidez errealitatea iraultzea erabaki zuen mugimendu iraultzaile baten sorrerako testua, hain zuzen ere.

Arabako Campuseko Bibliotekak erakusketa bibliografiko batekin ospatuko du efemeride hori. Bertan, Surrealismoa femeninoz  deklinatzen da. Surrealisten nomina (luzea) aitzindariekin hasi zen: Hannah Höch, avant la lettre surrealista, Dadaismoaren it girl izateaz gain; Germaine Dulac, lehen film surrealistaren zuzendaria, eta Claude Cahun, hirugarren generoko lehen argazkilaria. Zerrenda honek gerren arteko eta gerraosteko garaiko sortzaileekin jarraitzen du: Dora Maar, ‘Fenix musa’; Lee Miller, argazkilaria eta gerrako lehen emakume korrespontsal bihurtutako modeloa; Maruja Mallo, ‘Frida Kahlo’ galiziarra; Leonora Carrington, Kati Horna eta Remedios Varo, Mexikon erbesteratutako hiru ‘artearen sorginak’; Alice Rahon, ‘Alicia berria’; Kay Sage eta malenkonia surrealista; Leonor Fini, erotismoaren, katuen eta androginiaren artista; Unica Zürn, bere eskizofrenia bere lan literario eta artistikoetarako medium bihurtu zuena; Toyen, queer desioaren ilustratzailea…

Azkenik, Yayoi Kusama, Rosemarie Trockel, Rebecca Horn edo Sarah Lucas bezalako emakumeak ere ordezkatuta daude, hamarkada batzuk geroago ondare surrealista jasotzen jakin duten batzuk bakarrik aipatzearren, euren lanetan erreferente gisa txertatzeko.

‘Emakume surrealistak’ erakusketa urte amaierara arte egongo da ikusgai.