Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle Iker Garitaonandiaren heriotza dela eta
Lehenengo argitaratze data: 2018/09/30
UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle Iker Garitaonandiaren gorpua mendian aurkitu berri dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak istripu latz hori deitoratu nahi du, eta bere doluminak eskaini nahi dizkio haren familiari. Era berean, behar duen edozertan laguntzeko bere prestutasuna agertu nahi dio familiari.
Leioan, 2018ko irailaren 30ean