Euskal Herriko Unibertsitateak Klaustroaren bilera egingo du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/12/05
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Gobernu Batzordeak aurreko ikasturteko kudeaketa txostena eta 2023-2024ko jarduera programa aurkeztuko ditu.
Asteartean, abenduak 5, 09:30ean, lehenengo deialdian (10:00etan, bigarrenean)*, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitateko Klaustroa egingo du Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra etorbidea, 3. 48011 Bilbao). Hona hemen gai-zerrenda:
- 2022-2023 ikasturteko Kudeaketa Txostena eta 2023-2024 ikasturteko Jardueren Egitaraua aurkeztea.
- III. Euskara Planaren jarraipen txostena.
Hauxe izango da oraingo Klaustroaren azken bilera. Azaroaren 23ko hauteskundeetan sortutako Klaustro berria datorren otsailean eratuko da.
*Klaustroa balioz eratzeko lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da. Bigarren deialdia 30 minutu beranduago izango da eta Klaustrora bertaratu diren kideekin eratu ahal izango da.