euskaraespañol

Eguneko irudia

Euskal Herriko Unibertsitatearen eragina euskararen garapenean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/20, 11:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Eguna dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztuko du euskararen erabileraren dinamizatzaile gisa egin duen lanaren balantzea, bai hezkuntza-arloan, bai arlo profesionalean eta sozialean. Prentsaurrekoan euskarak hainbat artotan izan duen bilakaerari buruzko datuak emango dira: eskaintza akademikoa, unibertsitateko pertsonalaren euskalduntzea, liburuak eta material didaktikoa, lexikografiari emandako bultzada eta artikulu zientifikoen argitalpena, eta baita euskararen erabilera sozialaren hedapena ere.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
  • Junkal Gutiérrez, UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen  arloko errektoreordea
  • Itziar Laka, Euskara Sustatzeko zuzendaria