euskaraespañol

Gaurko irudia

Erakusketa: ‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/04/21 Noiz arte: 2023/04/26

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketa ikusgai dago Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian. Apirilaren 26ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango da.

Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten eta zientzia eta teknologiaren arloan, bakoitza bere jarduera-eremuan aitzindari izateagatik, erreferente diren emakumeen ilustrazioak biltzen ditu erakusketak. UPV/EHUren eta Itelazpi enpresaren (telekomunikazio-azpiegituren sozietate publikoa) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

David Fernández ilustratzaileak egindako erakusketako irudiak dira telekomunikazio-enpresak urte honetarako prestatu duen egutegiaren protagonista. Egutegi hori da, hain zuzen ere, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planaren barruan egiten duen ekimenetako bat, eta emakumeek zientzian duten zereginari buruz gizartea gehiago sentsibilizatzeko helburua duena. Itelazpiren webgunean deskarga daiteke egutegia.

Aretoa 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da.