euskaraespañol

Euskal Diaspora graduondokoaren inaugurazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/05

Ezkerretik ekuinera, Gorka Álvarez, Montse Maritxalar eta Óscar Álvarez
Ezkerretik eskuinera, Gorka Álvarez, Montse Maritxalar eta Óscar Álvarez. Foto: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Diaspora unibertsitate espezializazioko berezko tituluaren ikasturte hasierako ekitaldia egin zuten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko gradu aretoan. UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar izan zen buru, eta Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak eta Óscar Álvarez tituluaren arduradunak ere hartu zuten parte. Inaugurazio hitzaldiaz Kingsley Aikins arduratu zen, The Networking Institute erakundeko zuzendaria eta titulazioko irakasleetako bat.

Euskal diasporaren komunitatearen errealitatea, antzinakoa baina oso bizia eta aktiboa, gero eta presenteago dago kideen zein Euskal Herriko herritarren memorian. Horren adierazgarri da, besteak beste, berriki Euskal Diasporaren Eguna sortu izana.

UPV/EHUko graduondoko ikastaro honek espezializazio eguneratua eskaintzen du, arlo askotakoa, diziplinarteko ikuspuntu batetik euskal diaspora aztertu eta horren askotariko alderdien ezagueran sakondu ahal izateko, nazioartean diasporei buruz egiten diren ikasketen testuinguru orokorrean.

Kingsley Aikins, Dublingo Trinity Collegeko Ekonomiako eta Politikako graduatua, ekonomiarekin eta diasporarekin zerikusia duten gaietan aditu nabarmengarria da. The Networking Institute erakundearen zuzendaria da; diasporaren fenomenoen alderdi eta aukera ekonomikoei buruzko online ikastaro bat eskaintzen du.