Euskadiko VII. Geografia Olinpiada
Noiz eta non
2024/03/15, 10:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralea, martxoaren 15ean, 10:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, burutuko da Euskadiko Geografia VII. Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan Geografia ikasgaia ikasten duten Batxilergoko 2. mailan matrikulatutako ikasleek parte hartuko dute. Parte hartzea banakakoa da eta gehienez 8 ikasle aurkez daitezke ikastetxe bakoitzeko.
Geografia Olinpiadaren helburua ikasleen interesa sustatzea da diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.
Sari banaketa 12:30etan izango da Letren Fakultateko Gradu Aretoan.