Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Sarrikon) Areto Nagusiak euskal erakundeek azken bi urteetan egindako marketin-ekintza nagusiak goraipatu zituen.
Euskadiko marketin-ekintzarik onenak, PesMes Sarien VI. edizioan aitortuak
Bi urtez behingo ekitaldi honek Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-jarduera duten euskal erakundeen lana aintzatesten du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/12
Horrela, mota, sektore eta tamaina guztietako konpainiek egindako 33 hautagaitza jaso dira guztira, mikroETEetatik multinazionaletara. Horien guztien artean, marketinaren eta komunikazioaren arloan esperientzia eta kualifikazio handia duten 13 pertsonak osatutako epaimahaiak 11 sari ematea erabaki du, hainbat kategoriatan. Sari horiek produktu-, banaketa- eta komunikazio-ekintza espezifikoak nahiz marketin-ekintzak barne hartzen dituzte. Horretarako, oreka bilatzen saiatu da, bai aurrekontu handia duten ekintzak, bai aurrekontu handirik ez dutenak nabarmentzen.
Zehazki, hauek izan dira sarituak: Bombaiworks, Karnibora proiekturako egindako marka- eta packaging diseinuagatik; Evenire, Bizkaiko Saltokiak proiekturako egindako offline 5 zentzurekin komunikazio-estrategiagatik; Think on Marketing, branding eta komunikazio digitalaren kudeaketagatik; Muy enpresaren komunikazio omnikanalagatik, IDEMTITATEA kanpainarako; Videoriders, sare sozialetarako edukietan espezializatutako rider-komunitate bat biltzen duen nazio mailako plataforma bat garatzeagatik; Aedas Homes, onmnicanal banaketa-estrategia berritzaileagatik; Ros, Lanbiderentzat egindako kanpainagatik, Euskadiko eraikuntzaren klusterrarekin, Eraikunerekin, lankidetzan, bi erakunde horiek enpleguaren esparruan berrikuntzako erreferente gisa duten posizionamendua berriz definitzeko; Weroi, Internetek eta kanal digitalak Itsas Metalurgiarako merkataritza erakartzeko sistema osagarri gisa duten potentzialari balioa ematearren; Lin3s Marketin Orientazio Sozialarekin kategorian, EiTBrako Aita Mari proiektuagatik; PKF Attest, aurrekontu baxuarekin bat datorren eta Bascake eta P4Q-rako emaitza handiak lortzeko gaitasuna duen marketin-plan bat garatzeagatik, marketin modernoena ere industriarako garrantzi handiko merkataritza- eta enpresa-kudeaketarako tresna bat delako adibide argia izateagatik.
Master Marketin Sariei buruz (PesMes)
Marketin Master Sariak (PesMes) 2014an sortu ziren, Marketineko eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterraren, UPV/EHUko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren eta Alumni Marketin Elkartearen babesean, irabazi asmorik gabeko eta jarraitzeko bokazioa duen ekimen gisa.
PesMes sarien helburua profesionalek, markek, enpresek eta mota eta tamaina guztietako beste erakunde batzuek marketinaren alorrean egiten duten lana aitortzea, bultzatzea eta jendaurrean zabaltzea da, zentzurik zabalenean. Horrekin, gainera, marketinak merkatuan lehiakortasuna eta arrakasta sortzeko eta handitzeko duen garrantzia nabarmendu nahi da, bai eta euskal enpresen eta profesionalen arteko esperientzia-trukea sustatu ere, networkingerako eta balioa elkarrekin sortzeko gune egokia sortuz.
Sariak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza duen edozein profesional, erakunde, enpresa edo negoziori zuzenduta daude, bai eta Marketineko eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterretako, MBA Executiveko eta MBAe3ko ikasleei ere (iraganean edo gaur egun), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta ez dauden enpresetan lan egiten badute (baldin eta formulazioan eta garapenean parte-hartze nabarmena izan badute).
Informazio gehiago eta PesMes edizioetako argazkiak, hementxe.