-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Euskadiko IV. Geografia Olinpiada burutu da
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/03/16
![Ezkerretik eskuinera, Roberto Torres, Xabier Herrero, Ibai Rico, Itziar Aguado, Josu Aranbarri, Askoa Ibisate, Nagore Davila eta Orbange Ormaetxea.](https://ehu.eus/documents/10136/27612606/olimpiada-geografia-euskadi.jpg/cc48d9b7-82d9-3f24-4dd0-54314805efcc?t=1615882823663)
Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailarekin elkarlanean, Euskadiko IV. Geografia Olinpiada egin da modu birtualean. Lehiaketa honen helburua ikasleek diziplina zientifiko horrekiko duten interesa sustatzea da; izan ere, diziplina horrek lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen du, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.
Lehiaketan Batxilergoko 2. mailako 110 ikaslek hartu dute parte, eta Geografia ikasgaia Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan ikasten dute.
Aurtengo lehenengo saria Bilboko Eskolapioak Ikastetxeko Miguel M. Ortiz Villarrek irabazi du. Bigarrena Botikazar Ikastetxeko Ander Villacian Crespok lortu du, eta hirugarrena, Berrio-Otxoa Ikastetxeko Asier Torrellas Oñatek. Ikastetxeka, Bihotz Sakratuaren ikastetxea izan da puntuaziorik altuena lortu duen ikastetxea. Irabazleek Euskadi ordezkatuko dute Espainiako XII. Geografia Olinpiadan, apirilaren bigarren hamabostaldian.
UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasleek eta Geografoen Elkargoko kideek osatu dute epaimahaia. Olinpiadaren aurkezpenean Letren Fakultateko Raquel Varela Ikasleen eta Gradu Amaierako Lanen dekanordeak eta Belen Bengoetxea Irakaskuntza Berrikuntza, Gizarte Proiekzio eta Euskara dekanordeak eta Askoa Ibisate González de Matauco, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko zuzendariak parte hartu zuten.