euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko bi Erasmus Mundus master saritu ditu Europako Batzordeak

Kalitatezko Erasmus + Proiektuen Plataformako onenen artean daude

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/17

Kalitatezko Erasmus Proiektuen Plataformako zerrendan sartuko dira aurki bi masterrak. UPV/EHU

Europako Batzordeak Good Practices Flag aitorpena eman die UPV/EHUk koordinatzen dituen Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER+) eta Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM)  masterrei, lehen ebaluazioa gutxieneko puntuazioa (100etik 75 puntu)  baino askoz puntuazio altuagoarekin gainditu dute.

“Aitorpen hau kalitatezko kudeaketa duten proiektuari ematen zaie soilik, eta inspirazio iturri izan daitezke beste batzuentzat. Halaber, Erasmus+ Proiektuen Emaitzen Plataforman leku nabarmena izango du”, adierazi du Ionan Marígomez, MER+ masterreko nazioarteko koordinatzailea.

Plataforma honek Erasmus+ programak finantzatutako jardunbide guztiak biltzen ditu (baita aurreko beste programen hezkuntzaren, praktika profesionalen, gazteriaren eta kirolaren arloetan ere). Aurreko Erasmus Mundus programan, 2010 eta 2016 artean egindako 225 proiektuen artetik soilik 26k lortu zuten aitorpen hori.

“Egresatuentzat onuragarria izango da, haien ikasketa programak aparteko kalitate bereizgarria izango baitu, Erasmus+ bikaintasun labelaren gehigarria, gainera. Biekin lortutako puntuazioarekin, gainera, aise gainditzen ditugu programa hauek alderdi guztiei dagokienez eskatzen dituzten betekizun zorrotzak: gaia bera, programa egiteko prozesua, webgune garbi eta osoa, gure instalazioak, lan merkatuaren aukera argiak, ikasleei ematen dizkiegun zerbitzu gehigarriak, eta abar”, azaldu du Jesús María Blancok, Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM) Masterraren nazioarteko arduradunak.

Pizgarria

Era berean, Manu Soto Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus MER+ Masterraren UPV/EHUko arduradunaren ustetan, “hobetzen jarraitzeko pizgarri argia da”. Hori ebaluatzeko, EACEAk (Europako Batzordearen Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) aldian-aldian ebaluazioak egingo ditu.

Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra (MER+)

Ikasleak prestatzea askotariko itsas sektoreetan lider gisa jarduteko prestatzen du masterrak, hala nola ikerketan eta ingurumenaren kontserbazioan eta kudeaketan, gobernuz kanpoko erakundeetan eta gobernu eskala guztietan, hasi tokian tokitik eta mundu mailaraino.

Graduondo honen helburua da ikasleei itsas ingurunea neurketen eta landa ereduen bitartez aztertzen irakastea, ikasleak proiektuak eta programak kudeatzeko gai izatea eta ondo garatutako lidergoa eta gaitasun pertsonalak eskuratzea.

Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM)

Graduondo honek modua ematen du bi bidetatik espezializatzeko: “Itsas energia berriztagarrien sistemen ingeniaritza” eta “Itsasoko energia berriztagarrien sistemetarako potentzia eta kontrol elektronika”.

Master honi esker, ikasleek lider rola hartu ahal izango dute energia berriztagarrien sektorean eta itsas energiarenean. Ikasleek maila handiko lan teknikoak egin ahal izango dituzte ingeniaritza enpresetan, ekipo-fabrikatzaileetan eta bestelako itsas industrietan, eta ikerketa karrerak jorratu ahalko dituzte unibertsitateetan, ikerketa zentroetan eta beste institutu batzuetan.