Etxebizitza Publikoari buruzko Masterraren 4. edizioaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/12/11, 13:00
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Datorren asteazkenean, abenduak 11, Euskal Herriko Unibertsitateko Etxebizitza Publikoari buruzko Masterraren 4. edizioa aurkeztuko da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren partaidetzarekin, 2025eko otsailetik abendura bitartean garatuko dena.
Aurkezpena 13:00etan izango da UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Donostian, eta bertan ‘Etxebizitza Publikoari buruzko 9 Gogoeta’ argitalpenaren berri emango da, Masterraren lehenengo hiru edizioetako Master Amaierako Lanen aukeraketa bat jasotzen duena.
Masterraren egitura berriz diseinatu da Graduko 5. mailako eta Arkitektura Masterreko ikasleek egin ahal izateko aukerari jarraiki. Moduluak modu sekuentzialean irakatsiko dira, % 50eko online formakuntzarekin eta moduluen amaieran aurrez aurreko elkarretaratze eta tailer praktikoekin konbinatuta. Aurrez aurreko prestakuntza Donostian (% 35) eta Bilbon (% 15) eskainiko da.
Aurreko edizioetan bezala, Masterrak hainbat laguntza ekonomiko eskaintzen ditu, zenbateko desberdinekin (matrikula osoa eta partziala) eta kolektibo desberdinei zuzenduta (Arkitektura Eskolako ikasleak, EHAEOko profesionalak...).
Edonola ere, Masterra edo hura osatzen duten moduluetako bat egiteko asmoa baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@masterviviendapublica.com lehenbailehen, plazak mugatuak baitira.
UPV/EHUren Etxebizitza Publikoko Masterrari buruzko informazio guztia hemen dago: https://www.masterviviendapublica.com