-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
ETEentzako Berrikuntza Irekiko Unibertsitate-Enpresa Gelaren aurkezpena (CEBEK)
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/09/26, 09:30 - 11:00
Kokapena
Online
Deskribapena
Ekimen honen helburua da Bizkaiko enpresak berrikuntzara iristeko bidea erraztea, unibertsitatearekin eta haren ikertaldeekin elkarlanean. UPV/EHUk ETEen eskura jartzen dituen lankidetzarako bideak ezagutarazi nahi dira, baita azkenaldian egin diren proiektuei buruzko adibide praktikoak aurkeztu ere.
- Aholkularitza teknikoa
- Enpresentzako prestakuntza, nahieran
- Ikerketa proiektuak
- Doktorego tesiak
- Gradu/Master Amaierako Lanak (GRAL/MAL)
- Beste batzuk
EGITARAUA:
9:30ean. Aurkezpena
- Fco. Javier Azpiazu, CEBEKeko idazkari nagusia.
- Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
9:45ean. Zer da CEBEK-UPV/EHU Unibertsitate-Enpresa Gela? Bizkaiko enpresen eskura jarri diren baliabideak eta zerbitzua.
- Nagore Tellado, UPV/EHUko Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria.
- Noemi Peña, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendaria.
10:30ean. Unibertsitate-Enpresa Gelan garatu diren lankidetza kasu praktikoak: Metal Estalki eta Izar Cutting Tools.
- Luis Norberto López de la Calle, Ingeniaritza Mekanikoan katedraduna, eta UPV/EHUn Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren sustatzailea (CFAA).
10:50ean. Galderak eta mahai-ingurua.
KOSTUA: Doakoa