euskaraespañol

Eguneko irudia

Esteve Materraren 'Doctrina Christiana' liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/03/27, 10:30 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, martxoak 27, 10:30ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) Esteve Materraren 'Doctrina Christiana' liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak prentsaurrekoan.

 'Doctrina Christiana'k 1617an ikusi zuen argia, Bordelen. Lan honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen euskalki literarioari. Halaber, lapurtera klasikoaren opera prima hau euskaraz inprimaturiko lehen liburuetarikoa ere bada.

Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk emango dute argitara edizio berria, UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko zenbait kidek prestatu dutena.

Ekitaldian izango dira:

  • Jesus Mari Makazaga, UPV/EHUko Euskararen arloko zuzendaria
  • Adolfo Arejita, Euskaltzaindiaren Iker sailburua
  • Dorota Krajewska, UPV/EHUko ikertzailea eta Aziti Bihia elkarteko kidea