euskaraespañol

Eguneko irudia

Espainiako X. Biltzar Geologikoa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2021/07/05 Noiz arte: 2021/07/07

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Uztailaren 5etik 7ra, Espainiako X. Biltzar Geologikoa egingo da Vitoria‑Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Espainiako Geologia Elkarteak antolatuta. Ekitaldia lau urtean behin egiten da, eta atzeratu egin behar izan zen pandemiaren ondorioz.

Programa oso zabala dauka, baita parte hartzea ere; izan ere, 500 pertsona inguruk eman dute izena eta 700 lanetik gora aurkeztuko dira biltzarrak iraungo dituen hiru egunetan.

Espainiako X. Biltzar Geologikoaren inaugurazio ofiziala uztailaren 5ean (astelehena) egingo da, 13:00etan. Ekitaldiaren buru izango dira UPV/EHUko errektore Eva Ferreira, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Antolakuntza Batzordearen buru eta UPV/EHU irakasle Luis Eguiluz.

Informazio gehiago biltzarraren webgunean.