euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Erasmus Mundus Master Day

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/22, 11:45 - 14:00

Kokapena

Online

Deskribapena

Azaroaren 22an, asteazkena, 11: 45ean, Erasmus Mundus Master Day topaketa egingo da. Ekitaldia birtualki egingo da (online) eta bertan Erasmus Mundus zigilua duten UPV/EHUko masterren eskaintza aurkeztuko da, Europar Batasunak graduondoko hauei eskaintzen dien kalitate handiko bereizgarria.

Master horiek nazioarteko ikasketa programa prestigio handikoak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.

Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.

Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.

Informazio gehigarria