Erakusketa: ‘Terra Ignota’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/09/05 Noiz arte: 2024/09/19, 10:00 - 20:00
Kokapena
Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Terra Ignota erakusketak GizaArtea ikerketa-taldearen lan-esparruan garatutako 7 prozesu artistiko biltzen ditu. Bertan, artistek ikerketa-gai gisa erabiltzen dituzten galderen arteko elkarrizketak ezartzen dira. Horrela, Bizkaia Aretoko erakusketa-gunean dauden proposamen artistikoek adimen artifizialen eta ekoizpenaren automatizazioaren -algoritmoen bidez- gero eta presentzia handiagoari erantzuten diote bizitzaren esparru guztietan.
GizaArteako artistek teknologiarako hurbilketak begirada poetiko eta kritiko batetik aztertzeko desioa dute, makina-mota desberdinekin elkarlanean arituz eta irudia pentsamendu bihurtzen duen hausnarketa moldatuz.
“Ildo horretan, horiek guztiak gure garaiko errealitate teknologizatura hurbiltzeko moduak dira, eta garrantzi berezia ematen diete adimenaren izaera definitzen duten esparruei edo aurrerapenaren eta ezagutzaren arteko harremanari. Era berean, teknologia digitalen eta ongiaren edo egiaren ideien arteko identifikazioari erantzuten diote, eta, jakina, eszenatoki horretan sorkuntza artistikoak duen tokiari berari buruzko galderak egiten dituzte”, adierazi dute esposizioko antolatzaileek.
Artistak: Patxi Araujo, Jugatx Astorkia, Joan Fierro, Miriam Inza, Cristina Miranda de Almeida, Pilar Soberón, Lourdes de la Villa Liso.
Sarrera doan.