euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: ‘Paisaiak eta pasarteak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2017/12/26, 00:00 - 00:00

Kokapena

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 27, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra, 3. Bilbao ) José Ángel Lasa eta Ángel Garrazaren artelanekin osatutako ‘Paisaiak eta pasarteak’ erakusketa inauguratuko da. Urtarrilaren 15era arte ikusgai izango den esposizio hori, astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da. 8:00etatik 20:00etara. Javier González de Durana da erakusketaren komisarioa. Sarrera doan.

Erakusketaren atarikoan jartzen duen bezalaxe: “Paisaia eraikin kultural bat da. Naturaren aurrean jartzen garenean ez ditugu paisaiak ikusten, gizakiak bere menpe hartutako Natura zatiak baizik. Paisaia gure baitan eraikitako zerbait da, Naturarekin zer ikusia duena nola ez, bainan pintura mundutik, literaturatik, musikatik, zientziatik hartutako erreferentziz josia…; horregatik esan dezakegu gure begi aurrean dagoen lur eremu hori paisaia bat dela, kulturalki landutako lur zati bat, non naturatzat hartzen dena, nabarmen, gutxi edo ezer agertzen den.

Beraz, paisaia baldin bada (1) eraikitako zerbait, (2) osagai kulturalez, (3) gure baitan, (4) Natura eraldatuaren zati baten zuzeneko edo zeharkako kontenplazioa…zergatik ez hartu Garrazaren eta Lasaren eskulturak “paisaia” moduan, nahiz eta  arrasto naturalistak oso nabarmen ikusi ez beraien lanetan, izan ere Naturatik jasotako zuhaitz zatiak eta lurra dira bien langai.

Lasa eta Garrazaren eskulturak gaira hurbiltzeko bestelako pasabideak dira: natura bihurtutako artfizioak, non paisaiaren zentzuak lurraldetasuna galtzen duten. Herri gabeko paisaiak, hain zuzen”.