euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: ‘Les Corps Incorruptibles’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/15 Noiz arte: 2023/03/10, 08:00 - 20:00

Kokapena

Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Institut Français-ek eta EHUkultura UPV/EHUko Kultura Zerbitzuak Emilie Hallarden 'Les Corps Incorruptibles' argazki erakusketa antolatu dute. Egilea argazkilari frantziarra da, eta bere lanaren bidez adin, tailu, genero eta kolore guztietako gorputzak aldarrikatzen ditu.

“Joan den mendeaz geroztik, emakume gazte, zuri, argal eta heterosexualen edertasun-kanon eskuraezin berberak dira hegemonikoak. Emakume eta gizonak frustraziora eta gorrotora daraman edertasunaren ideal eskuraezin baten bila daramatzaten argazki amaigabe photoshopeatuen bonbardaketa jaso behar dugu. Horregatik sortu dugu Corps Incorruptibles erakusketa, zeinak maitasun feminista, queer eta arrazakeriaren aurkako adierazpena izan nahi duen”, azaldu du Emilie Hallardek.

Erakusketa otsailaren 15etik martxoaren 10era bitartean izango da ikusgai, 8: 00etatik 20: 00etara (astegunetan). Sarrera doan.

Erakusketaren inaugurazioan, otsailaren 15ean, asteazkena, 18: 00etan, Emilie Hallard egilea bera izango da, ‘El cuerpo heteronormativo y otros cuentos racistas y capacistas’ hitzaldia emateko. Era berean, inaugurazioan izango dira Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordea eta Yann Battefort Frantziak Bilbon duen kontsul nagusia.