euskaraespañol

Erakusketa: Irakasten duten kamisetak

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/03 Noiz arte: 2023/03/01

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean ‘Irakasten duten kamisetak. Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruan kontzientziatzeko irudiak' erakusketa ikusgai dago. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatu da eta otsailaren 3tik martxoaren 1era egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 08:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera.

Sarrera librea da.

Antolatzaileen hitzetan: “Erakusketa honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean Diseinu Grafikoaren diziplinan garatutako irakaskuntza-berrikuntzako proiektu baten bidez lortutako emaitzen zati bat aurkezten da. Hezkuntza-esperientzia hori gure unibertsitate publikoak hartutako konpromisoaren parte da, NBEren Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Helburu batzuen bidez (GJH) proposatutako ekintzarako deiari dagokionez. Erakusketa honek kamisetetan inprimatutako 108 irudi ditu, batez ere GJHetan ezarritako egoera konplexuen aurrean jarrera aktibistarekin eginak eta pertsonen, oparotasunaren, planetaren, bakearen edo aliantzen beharraren aldeko ekintza-planekin konpon daitezkeenak. Irudi horien bidez detonatzaileak sortu nahi dira, gatazka- eta bidegabekeria-egoerak gizartean eraldatzeko herritarrek kontzientzia har dezaten, modu sentikorrean. Eta horrekin, diseinu grafikotik, mundu iraunkorra posible izan daitekeela erakustea.”