euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: ‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/05/05 Noiz arte: 2023/05/12

Kokapena

1. solairua - Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Ezkerretik eskumara, David Fernandez Rementeria, erakusketako irudien egilea; Ramiro Olivas, Itelazpikoa; Elena Leiñena, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria; Digna González Otero, Elektronika eta Telekomunikazioetako doktorea eta erakusketako protagonistetako bat; Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea, eta Marije Gil, Itelazpikoa. | Argazkia: Ibai Biritxinaga. UPV/EHU

Deskribapena

‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Bibliotekan. Maiatzaren 5ean aurkezpena egin ondoren, maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai.

Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten eta zientzia eta teknologiaren arloan, bakoitza bere jarduera-eremuan aitzindari izateagatik, erreferente diren emakumeen ilustrazioak biltzen ditu erakusketak. UPV/EHUren eta Itelazpi enpresaren (telekomunikazio-azpiegituren sozietate publikoa) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

David Fernández ilustratzaileak egindako erakusketako irudiak dira telekomunikazio-enpresak urte honetarako prestatu duen egutegiaren protagonista. Egutegi hori da, hain zuzen ere, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planaren barruan egiten duen ekimenetako bat, eta emakumeek zientzian duten zereginari buruz gizartea gehiago sentsibilizatzeko helburua duena.

Itelazpiren webgunean deskarga daiteke egutegia.

Eakusketa bisitatu ahal da 08:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera.