-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
ERAKUSKETA: ‘Cuba, revolución sexo-diversa’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2019/02/19 Noiz arte: 2019/03/07, 08:00 - 18:00
Kokapena
Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/11490160/expo+cuba.jpg/8e26c7b4-a119-5520-e51d-fefc511f3268?t=1550158806000)
Deskribapena
UPV/EHUko Bitartez ikerketa taldeak antolatu du “Cuba: revolución sexo-diversa” argazki-erakusketa, zeinak Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalak (Cenesex) azken hiru hamarkadetan egindako lanaren islatzen duen. Erakusketa ibiltaria Leioako Bizkaiko Campuseko Biblioteka martzoaren 7ra arte ikusgai izango da.
Erakusketak 25 pieza dauzka, argazkilari ezberdinek ateratakoak: Liam Durán, Karoly Emerson (Instituto Cubano de Amistad con los Pueblos-ICAP) eta Ariel Ley Royero (Agencia Cubana de Noticias-ACN) dira izen batzuk. Cenesex zentroak berak ere partekatu ditu argazki batzuk, baita Cubainformación komunikabideko editore den Esther Jávegak ere. Irudien tratamenduan Carlos Fiallosek lagundu du.
Iniziatiba honek Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalaren (Cenesex) 30. urteurrena ospatzen du. Cenesexek kanpaina, ikerketa eta ekoizpen zientifiko anitz garatu ditu genero eta sexu joera anitzen aldeko jarrerak sustatzeko, irlako legeak inklusiboak direla bermatzeko, eta homofobia, transfobia nahiz genero indarkeria gizartetik ezabatzeko.
Erakusketa hau “Cubainformación: sexu eta genero aniztasuna komunikatzeko sareak Cuba eta Bizkaiaren artean” deituriko giza heziketarako proiektu baten barneko ekintza da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionala (Cenesex) gizakiaren sexualitatea lantzen duen instituzio publikoa da. Gizarte heziketa eta ikerketa jarduerak uztartzen ditu. 1989an sortu zen, eta nazioarteko ospea irabazi du, Cubako LGTBI eskubideen defentsarako egiten duen lanarengatik.